Kaixo lagunok, zer moduz?
Bueltan nago eta gaur didaktikaren
hainbat gauza azalduko dizkizuet.
Lehenengo, esanahi etimologiko
batzuen kontzeptuekin hasiko naiz:
- ERAKUTSI: Transmititu, adierazi,
irakaskuntza, didaktika, irakatsi...
- LORTU, ERDIETSI, NEUREGANATU: Ikaskuntza, barneratu, ikasi.
-
BARNEAN ERAIKI: Instrukzioa, sortu,
antolakuntza, bereganatu, garatu.
- FORMA EMAN: Formakuntza heziketa, prestakuntza, lanketa,, identitatea.
Argi utzi nahi dudan beste gauza, nork eta nola irakatsi behar lukeen da.
Nire ustez, alde batetik, irakasleak ikasi
beharko lukete irakasten (irakaslearen ezaugarri propioak) eta beste aldetik, guztiok
ikasi beharko genuke (curriculuma jarraituz edo ez). Eta nola? Ba, praktika
bitartez, egunerokotasunaren (praxis) bitartez, etengabeko prestakuntzaz, esperientziaz, teknika
eta metodologia berritzaileak erabiliz eta azkenik, beste pertsonek esaten
dutena kontuan izanda.
Bestalde, nork irakatsi beharko lukeen ikasten eta nola egin zezakeen dago.
Nortaz hitz egitean, irakasleak, bakoitzak badu
gaitasuna (konpetentziak), propioa (guztiok/ edonor), arlo horretan
profesionalak, irakasleak eta ikasleak izan liratekeen. Nolaz hitz egitean, eredu
asko daude, adibidez: motibazioa piztuz, formakuntzaz, aholkuak emanez,
imitazioaz…
Ikasi
eta irakatsi arloarekin bukatzeko, egingo nukeen azken galdera hauxe izango
zen: Nork ikasi beharko luke ikasten? Nola egin lezake?
Bueno ba, erantzuna argi daukat: ikasleak eta irakasleak (HF, HEZ, HI), eginez (konpetentziak ikasten),
esperimentatuz, imitazioz, ingurua eta pertsonak kontuan hartuz.
Hurrengoa, argitu beharreko gauza ikusten dut. Didaktikak
zerren inguruan egiten du lan eta noski, zer lantzen duen.
Didaktikak
fenomenoak deskribatu egiten ditu: nolakoak diren eta nolako egoeratan ematen diren
eta haren esentzia azaltzen du. Nahiz eta autore askorentzat didaktikaren
objektua irakaskuntza den, beste batzuen ustez didaktika irakaskuntza ez ezik
beste elementu batzuk osatzen dute: irakaskuntza, ikaskuntza,
instrukzioa, komunikazioaren sistema eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua. Formakuntza eta garapen maila lantzen du.
Aprendizaia edo
irakaskuntzaren garrantziaz hitz egitean, bien oreka sortzea oso garrantzitsua
dela esan beharra dago. Eta horrekin batera, curriculumak didaktikaren gai berdinak
lantzen dituela esatea beharrezkoa da ere, eta hori gertatzen da, biak
irakaskuntza prozesuan parte hartzen saiatzen direlako.
Azkenik, irakas-ikaskuntzaren
mapa kontzeptual bat jarriko dut dena ondo argituta gelditzeko:
1. Zer da? Berariazko
komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuez
arduratzen den zientzia teoriko-praktiko eta teknologikoa da.
2. Helburuak:
-
Gizabanakoen garapena
- Formakuntza
3.Objektu nagusiak:
-
Curriculum
-
Ikastea
-
Irakaslea
-
Irakas-ikaskuntza prozesua
-
Testuingurua, kontestu
4.
Ikuspuntuak:
-
Teknologikoa
-
Zientifikoa
-
Artistikoa
5.
Zeregin
didaktikoaren osagaiak:
-
Zer? Helburuak, edukiak
-
Nola? Metodologia
-
Nork? Irakaslea-ikaslea
-
Noiz? Kontestua, jarduerak
-
Noiz, nork, nola eta zer ebaluatu? Ebaluazioa
6.
Eskuhartze eremuak:
-
Formala
-
Ez formala
Bukatzeko, eskerra eman eta agurtzea
bakarrik gelditzen zait.
Agur bero bat lagunak!
