lunes, 23 de abril de 2018

HAURTZAROKO OROITZAPENAK

Gogoratzen zarete txikitan izan zenuten objektu bereziaz? Noizbait izan duzue babesa eman dizuen objektu berezirik? Horretaz jabetu zarete inoiz? Gu post honetan, gai honi buruz gogoeta bat egingo dugu, era berean zuek ere gai honi buruz pentsatu dezazuen.

Askok uste dute haur batentzat, eskolara eramaten duten objektuak esanahi edo garrantzi gabeko objektuak direla, baina hauek oker daude.

Haurra eskolara joaten hasten denean, bere gurasoaz banatzen dira. Hutsune hori betetzeko, nahiz eta guraso askok aurkakoa pentsatu, gomendagarria da, erreferentziazko objektu bat eramatea. Objektu horri, trantsizio-objektua deritzo eta edozer izan daiteke (panpina, manta, kuxina, txupetea, etab.).
Adibidez, guk gogoratzen ditugun  haurtzaroko trantsizio-objektuak bi panpina, kuxin bat, manta bat eta Disney-ko teontzi bat dira.

Gutako batek, klasera joaten zenean panpina eramaten zuen. Panpina zeukanean seguru sentitzen zen eta ez zuen beldurrik ezerren aurrean. Panpina babes bezala erabiltzen zuen eta bere atxikimendu iruditan eta bere etxeari gogorarazten zion.

Beste batek, trantsizio-objektu bezala, manta bat zeukan. Manta horretan, bere gurasoak etiketak josi egiten zioten eta honek, lo hartzen zuen etiketak ukitzen. Nahiz eta eskolara ez eraman, bere bizitzako lehenengo urteetan, manta horrekin oroitzapen asko dauzka.

Era berean, gutako hirugarren pertsonak, Disney- eko teontzi bat gogorarazi du.  Teontzi hau bere pelikula gogokoenean agertzen zen, eta filma hau beti bere familiarekin ikusten zuen, eta azkenean tradizio bihurtu zen. Modu berean, teontzia  beraren irudi - atxikimendua bihurtu zen.

Taldeko laugarren kideak, Chou-chou panpina objetu berezi bezala zeukan. Panpina hori, leku guztietara eramaten zuen bera bezala zelako eta bere umea izango balitz bezala zaintzen zuen. Gainera oso berezia zen bere amonak oparitu ziolako eta oraindikan bere logelan jarraitzen du.

Azkenik, bosgarren kideak, trantsizio- objektu bezala bere amonak oparitutako Errauskin printzesaren kuxina zuen. Kuxin hau, berarentzat garrantzitsua da bera txikia zenean asko bidaiatzen zuelako eta beti berarekin eramaten zuelako. Horregatik, kuxin hau ezinbestekoa bihurtu zen bere amona gogorarazten ziolako eta  segurtasuna ematen ziolako.

Hau ikusi ondoren konturatu gara haurra, trantsizio-objektuarekin lotzen dela segurtasun eta ongizate emozionala lortzeko euren atxikimendu itxurarekin (guraso eta / edo zaintzaileekin), haurrari emozionalki bere atxikimendu irudietatik independente bihurtzeko.

viernes, 20 de abril de 2018

CURRICULUM EZKUTUA


Kaixo lagunok!

Gogoratzen duzue blog-aren hasieran txikitako objektuak erakutsi genizkizuela? Ba gaur txikitako pelikulak edo ipuinak gogoratuko ditugu.

Dakizuen bezala, bost kide gara. Iratik Hamelingo xirulariaren ipuina dauka gogoko, Fadua aldiz, txano gorritxo. Janire Edurne zuri gustoko zeukan eta Zuriñek, txanpa elefantearen ipuina. Leire aldiz, pelikula bat gogoratzen du, Notredameko konkorduna.

Ipuinak eta pelikulak jakinda galdera batzuk erantzungo ditugu, zuek gehiago jakiteko nahian.

1. ZERGATIK DA ZURETZAT ADIERAZGARRIA?

Aukeratu dugun liburu edo pelikula, gehienak amankomunean daukagu norbaitekin erlazionatzen dugula, norbait etortzen zaigula burura liburua burutzean, bai aita, amona edota ama. Bateri aldiz, bere bizitzan asko lagundu zion pelikula da eta horregatik oso garrantzitsua bihurtu zen.

2. ZEIN BALIO TRASMITITZEN DITUELA USTE AL DUZU?

Esan beharreko lehenengo gauza, guztiok ados gaudela nahiz eta txikitan ez konturatu, balore asko trasmititzen dituztela.

Hainbat balore atera ditugu: Elkartasuna, helduei kasu egin beharra, ezezagunetan konfidantza ez izatea, laguntasuna, maitasuna, indarra izatea, babesa, superazioa...

Adierazgarriena, guztiok ezberdinak izan arren, eskubide berdinak ditugula libre bizi izateko da.

3. HAURTZAROAREKIKO ZEIN IKUSPUNTU DUTE?

Haurrak ipuinak eta pelikulak ikustean, herriko heroia edo printsesa ikusten du edo inuxentea den pertsona bat. Animaliak maitatzea eta arduratxua izatearen garrantzia.

4. ZER IKASI DUTE?

Liburu hauen bitartez hainbat balore ikasi genituen, goiko erantzunetan aipatzen dugun bezala, eskubide berdinak ditugula, adibidez. Era berean, gure bizitzan printzipe bat aurkituko dugula adierazten digute liburu gehienak txikitatik , baina horrekin ez gaude ados. Hau da, baliteke norbera bakarrik bizitzea edota emakume bat  gizonik gabe bizitzea eta berdin berdin zoriontsu izatea , beraz ipuinen bukaera batzuk aldatuko genituzke. 


Orain, CISTERNA, F.(2002) “EL CURRICULUM OCULTO: MENSAJES NO VISIBLES DEL CONOCIMIENTO EDUCATIVO” sintesia egingo dut honako zatiak kontuan izanik:

a. ZER DA CURRICULUM EZKUTUA? NOLA DEFINITUKO ZENUKE ZUK?

Curriculum ezkutua, hezkuntza kontestuan inplizituki ematen diren edukiak dira.
Curriculum ezkutuaren funts nagusia, hezkuntza kontestuan emateko egokiak ez diren edukiak forma inplizituki transmititzea da.

Guretzat, curriculum ezkutua idatzita ez dagoena erakustea da. Hau da, curriculum ofizialean ateratzen ez diren gauzak irakastea.

b. ZENBAT IKUSPUNTU DESBERDINTZEN DIRA. AZALDU BAKOITZA, DITUEN EGILEAK ERE IDENTIFIKATUZ.

Curriculum ezkutuan bi ikuspuntu bereizten dira, alde batetik, hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoa, eta bestetik, gizartean eta curriculumaren teoria kritikoa.

Hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoan bost alor desberdintzen dira: razionalismo akademikoa, hezkuntzaren teknologia, ikuspuntu kognitiboa, hezkuntza pertsonalizatua eta gizartearen berreraikuntza.
-     Razinalismoa akademikoa: Ikuspuntu honek edukian oinarritzen da eta aurrekari garrantzitsuena eta zuzenena J.F. Herbart pedagogo alemana da.
-     Hezkuntzaren teknologia: Ikuspuntu honek metodologian oinarritzen da. Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat aurrekari aipatu ditzazkegu, R. W. Tyler, H. Taba eta B. Bloom. R. W. Tyleren “Principios basicos del curriculum y dedl aprendizaje” obra eta Bloomen taxonomia aipatu beharra dago.
-     Ikuspuntu kognitiboa: Ikuspuntu honek ikaslearen barne prozesuetan oinarritzen da, hau da, garapen pertsonalean eta aurrekari garrantzitsuena J. Piaget filosofo, natura zientzialari eta psikologo suitzarra da.
-     Hezkuntza pertsonalizatua: Ikuspuntu honek ikaslean oinarrituta dago.  Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat ordezkari bereizi ditzazkegu, P. Fauré, C. Rogers eta V. García Hoz.
-     Gizartearen berreraikuntza: Ikuspuntu honek testuinguruan oinarritzen da.Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat egile aurrekari aipatu ditzazkegu, E. Pestalozzi, H. Giroux eta J. Dewey.

Gizartean eta curriculumaren teoria kritikoan autore batzuentzat, XX.mendeko "Frankfurteko Eskola" izeneko filosofoen planteamentuarekin batera sortu ziren teoriekin soilik aplikatu daiteke. Bertan, Gimeno Lorente, Carr edo Kemmisen lanak aurki ditzakegu.

c. HEZIBERRI 2020 CURRICULUMA ZEIN IKUSPUNTUREN BARRUAN EGOKITZEN DELA USTE DUZU? ZERGATIK?

Heziberriren oinarria bizitzarako prestatzea eta konpetentziak garatzea, gaitasuna gehi ahalmena eta pratikoa gehi teorikoa.
Gure ustez Heziberri 2020 curriculumaren ikuspuntu guztien barruan egokitzen dela, hau da, razionalismo akademikoan, hezkuntzaren teknologian, ikuspuntu kognitiboan, hezkuntza pertsonalitatuan eta gizartearen berreraikuntzan.
Pentsamendu kritikoa, teoria klasikoa eta kritikoaren baturaren ondorioa da.

d. CURRICULUM EZKUTUA EKIDIN DAITEKEELA USTE AL DUZU?
Gure ustez, curriculum ezkutua ezin da ekidin.  Curriculum ezkutua baloreetan, sentimenduetan eta iritzietan oinarritzen da, eta hauek curriculum formal batean biltzea oso lan zaila da. Hala ere, esan beharra dugu posible izango balitz  curriculum bakar batean alderdi guztiak biltzea hoberena izango litzatekeela.

Hau izan da guztia gaurkoz, espero dut gustatzea,

Hurrengora arte!

KONPETENTZIAK LANTZEN


Kaixo lagunok, zer moduz?

Post hau irakurketari  buruzkoa izango da. Irakurketaren ezaugarrei, eta irakurmenari buruzkoak hain zuzen ere.

EZAUGARRIAK:
  1. Ulertzeko, ezagutzak garatzeko (pertsonalki), erabiltzeko gai
  2. Ikuspuntu propioa
  3. Interakzioa dago (haur-testua)
  4. Helburu bat izan behar da→ Zerbaiterako erabili
  5. Asetzea, interpretatzea
  6. Hausnartu
  7. Sormena
  8. Gizartean parte hartzeko
  9. Gaitasun
  10. Norberaren ezagutza
  11. Informazio ateratzea
 NOLA EGITEN DUGU?

1.Zertarako (helburuak).
2. Irakurri eta ulertu.
3. Analizatu.
4. Pentsatu/ hausnartu → interpretazioa egin.
5. Interpretatu ondoren, ondorioak atera.
6. Ikuspuntu propioa sortu. → SORMENA GARATU.

Eta hau izan da klasean landutako guztia, espero dut gustoko izatea,

Beste bat arte!

CURRICULUMAREN ANALISIA

Kaixo berriz ere!


Gaurkoan curriculumaren kontzeptuak landuko ditugu, baina oraingoan Sarramona López-en artikuluan oinarrituz, curriculumari buruzko ikuspuntu ezberdinak ikus ditzazuen.

1.    ZER DA CURRICULUMA?
  1. Hezkuntza plana zehaztu.
  2. Inguru eta beharretara egokituta (eskola bakoitzak).
  3. Eskola bakoitzaren antolakuntza.
  4. Irakaskuntza arautzen duen hezkuntza - sisteman maila, etapa, zikloa = ez
  • eduki, pedagogia, konpetentziak, metodo, helburu eta ebaluatzeko irizpide multzoa latinetik = Bidea arazo edo integrazio egoerak
  1. Irakasle ikuspegitik ikasgai + jardueren multzoak izendatzeko HITZA
  2. Ikasleen ikuspegitik eredu akademikoa hezurmamitzeko
  3. Hezkuntza administrazioa
  • legez maila akademikoak ezarri
  • ikastetxe guztiek landu beharrekoa
  1. Irakas- ikaskuntza prozesua antolatzen da.
  2. 3 modu, eduki bezala, antolakuntza bezala, eta interakzio bezala.
Gida bat da non helburuak, konpetentziak, edukiak, pedagogia + metodologia, jarduerak, ebaluatzeko irizpide multzoak antolatzen dituen .

2. ZEIN ITURRI DESBERDINTZEN DITU? AZALDU BAKOITZA
  1. Filosofikoa: Zertarako? → HELBURUAK
  2. Soziala, sozio-politikoa: Gizartea. Ingurunea, testuingurua → KONPETNTZIAK
  3. Epistemologikoa:Jakintzak, enpiriko + zienetifikoa → EDUKIAK
  4. Psikologikoa: garapen fisiko eta psikologikoa → EBALUAZIOA
  5. Pedagogikoa: Metodologia (lehentasunak + jarduerak) → METODOLOGIA

3. ZEIN CURRICULUM MAILA DESBERDINTZEN DITU ? AZALDU BAKOITZA
  1. OCD: Oinarrizko Curriculum Dekretua (goberuak)
  2. ICP: Ikastetxeko Curriculum Proiektua (ikastetxeak diseinatu)
  3. Gelako programazioa (Irakasleak → sekuentzia didaktikoa)

4. ZEINTZUK DIRA CURRICULUMAREN ATALAK ? AZALDU BAKOITZA
  1. Helburuak
  2. Konpetentziak → Heziberri 2020
  3. Edukiak
  4. Metodologia → Baliabideak, Izaera (metodologia mota)
  5. Jarduerak → Arazo-egoerak, Integrazio-egoerak → Heziberri 2020
  6. Ebaluazioa
Beti 1,3,4 eta 6 egoten dira.

5. ZER DA CURRICULUM EZKUTUA ? ZERTARAKO BALIO DUELA USTE DUZUE ? BETI EMATEN DELA USTE AL DUZUE? ZERGATIK?

Eskolaren eraginoetik kanpo geratzen diren baina eskolaren barruan ematen diren jakintzak. Hezkuntza ez-formalean ere gertatu daiteke egitura badago. Transmititzen diren balioak, intentzioarekin edo intentzio gabe. Adibidez, liburu bate edo beste aukeratzera balore zehatzak transmititzeko.
 
Espero det ulertu eta gustatu izana,

Laister arte!

DEKRETUAREN ANALISIA


Kaixo lagunok! 

Postaren izenburuan ageri den bezala, gaur dekretuari buruzko hausnarketa bat utziko dizuet.

Hausnarketa hainbat pertsonen artean egin dugu, eta hona emen dekretuaren inguruko gure iritzia.

"Haur Hezkuntzako dekretua dokumentu garrantzitsuenetako bat iruditzen zaigu, bertan ezinbesteko sailak biltzen dituelako.Esate baterako, Haur Hezkuntzako gaitasunak, antolamendua, curriculuma, ikastexearen Hezkuntza eta Hizkuntza proilektua, ordutegiak, tutoretza, Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen trataera eta abar." 

Hausnarketarakin jarraitzeko, dekretuaren atal egokioenak zeintzuk ziren galdetu ziguten edo guretzako zeintzuk ziren dekretuaren atal egokienak, beste modura esanda.

"Guretzako Haur Hezkuntzaren xede nagusia harreman garapen fisikoan, afektiboan, sozialean, eta intelektualean laguntzea da, familiekin lankidetza estuan. Horregatik curriculumaren antolamenduaren atala egokia iruditzen zaigu bertan gurasoen eta haurren beharrak biltzen dituelako eta kontuan hartzen dituelako." Hauxe izan zen gure erantzuna.

Ildo beretik, guretzako dekretuaren atal desegokienak zeintzuk ziren galdetu ziguten.

"Gure ustez dekretua nahiko osatua dago, baina desegokia iruditzen zaigu, zailtasunak dauzkaten haurrak, besteekin klase berdinean nahastu beharrean, bi klase ezberdin egotea, hau da, haurrak ezberdintzen dituzte hauen mailaren arabera." Erantzun genuen.

Hausnarketa amaitzear zegoela, dekretuak gaur egungo egoerari erantzuten al duen galdetu ziguten, eta guk hauexe esan genuen.

"Gure ustez, curriculumak gaurko egoerari erantzuten dio. Curriculumean aldaketa eta hobekuntza asko egon dira. Adibidez, gaur egun baliabide ezberdinak daude. Ikastetxeek egiten dituzten curriculum proiektuak, nahiko malguak dira haur bakoitzaren ezaugarrietara, ikasteko erritmoetara eta berezitasunetara egokitu ahal izateko. Helburua da hezkuntza - premia bereziak dituzten ikasleen trataerako berezkoak diren bi printzipio bete ahal izatea: hezkuntzazko inklusioa eta indibidualizazioa. "

Besteen iritzia entzun eta ondoren, eta hauekin guria konpartituz, konturatu ginan dekretuaren teoria oso polita eta egokia dela, baina praktikan ez dela asko betetzen.

Hausnarketari amaiera emateko, aldaketaren bat proposatuko ahal genuen galdetu ziguten. Gu aurreko erantzunetan oinarritu ginen, eta honela erantzun genuen.

"Guk bi klase ezberdin jarri beharrean, ( bakoitzean maila ezberdinakin), bi klase jarriko genituzke, baina bietan haurrak nahasturik egongo lirateke, eta azkenean, haurrak bata bestearengandik ikasiko lukete."

Guzti honekin ondorioztatu dezakegu, dekretuan hainbat alderdi aldatu behar ditugula, batez ere praktika indartu egin behar dugula.

Espero dut zuen gustokoa izatea,

Muxutxo  bat!