Kaixo lagunok!
Gogoratzen duzue blog-aren hasieran txikitako
objektuak erakutsi genizkizuela? Ba gaur txikitako pelikulak edo ipuinak
gogoratuko ditugu.
Dakizuen bezala, bost kide gara. Iratik
Hamelingo xirulariaren ipuina dauka gogoko, Fadua aldiz, txano gorritxo. Janire
Edurne zuri gustoko zeukan eta Zuriñek, txanpa elefantearen ipuina. Leire
aldiz, pelikula bat gogoratzen du, Notredameko konkorduna.
Ipuinak eta pelikulak jakinda galdera batzuk
erantzungo ditugu, zuek gehiago jakiteko nahian.
1.
ZERGATIK DA ZURETZAT ADIERAZGARRIA?
Aukeratu dugun liburu edo pelikula, gehienak
amankomunean daukagu norbaitekin erlazionatzen dugula, norbait etortzen zaigula
burura liburua burutzean, bai aita, amona edota ama. Bateri aldiz, bere
bizitzan asko lagundu zion pelikula da eta horregatik oso garrantzitsua bihurtu
zen.
2. ZEIN
BALIO TRASMITITZEN DITUELA USTE AL DUZU?
Esan beharreko lehenengo gauza, guztiok ados gaudela
nahiz eta txikitan ez konturatu, balore asko trasmititzen dituztela.
Hainbat balore atera ditugu: Elkartasuna,
helduei kasu egin beharra, ezezagunetan konfidantza ez izatea, laguntasuna,
maitasuna, indarra izatea, babesa, superazioa...
Adierazgarriena, guztiok ezberdinak izan
arren, eskubide berdinak ditugula libre bizi izateko da.
3.
HAURTZAROAREKIKO ZEIN IKUSPUNTU DUTE?
Haurrak ipuinak eta pelikulak ikustean,
herriko heroia edo printsesa ikusten du edo inuxentea den pertsona bat.
Animaliak maitatzea eta arduratxua izatearen garrantzia.
4. ZER
IKASI DUTE?
Liburu hauen bitartez hainbat balore ikasi
genituen, goiko erantzunetan aipatzen dugun bezala, eskubide berdinak ditugula,
adibidez. Era berean, gure bizitzan printzipe bat aurkituko dugula adierazten
digute liburu gehienak txikitatik , baina horrekin ez gaude ados. Hau da,
baliteke norbera bakarrik bizitzea edota emakume bat gizonik gabe bizitzea eta berdin berdin
zoriontsu izatea , beraz ipuinen bukaera batzuk aldatuko genituzke.
Orain, CISTERNA, F.(2002) “EL CURRICULUM
OCULTO: MENSAJES NO VISIBLES DEL CONOCIMIENTO EDUCATIVO” sintesia egingo dut honako zatiak kontuan izanik:
a. ZER
DA CURRICULUM EZKUTUA? NOLA DEFINITUKO ZENUKE ZUK?
Curriculum ezkutua, hezkuntza kontestuan
inplizituki ematen diren edukiak dira.
Curriculum ezkutuaren funts nagusia, hezkuntza
kontestuan emateko egokiak ez diren edukiak forma inplizituki transmititzea da.
Guretzat, curriculum ezkutua idatzita ez
dagoena erakustea da. Hau da, curriculum ofizialean ateratzen ez diren gauzak
irakastea.
b.
ZENBAT IKUSPUNTU DESBERDINTZEN DIRA. AZALDU BAKOITZA, DITUEN EGILEAK ERE
IDENTIFIKATUZ.
Curriculum ezkutuan bi ikuspuntu bereizten
dira, alde batetik, hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoa, eta
bestetik, gizartean eta curriculumaren teoria kritikoa.
Hezkuntzaren eta curriculumaren teoria
klasikoan bost alor desberdintzen dira: razionalismo akademikoa, hezkuntzaren
teknologia, ikuspuntu kognitiboa, hezkuntza pertsonalizatua eta gizartearen
berreraikuntza.
-
Razinalismoa akademikoa: Ikuspuntu
honek edukian oinarritzen da eta aurrekari garrantzitsuena eta zuzenena J.F.
Herbart pedagogo alemana da.
-
Hezkuntzaren teknologia: Ikuspuntu
honek metodologian oinarritzen da. Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat
aurrekari aipatu ditzazkegu, R. W. Tyler, H. Taba eta B. Bloom. R. W. Tyleren
“Principios basicos del curriculum y dedl aprendizaje” obra eta Bloomen
taxonomia aipatu beharra dago.
-
Ikuspuntu kognitiboa: Ikuspuntu
honek ikaslearen barne prozesuetan oinarritzen da, hau da, garapen pertsonalean
eta aurrekari garrantzitsuena J. Piaget filosofo, natura zientzialari eta psikologo suitzarra da.
-
Hezkuntza pertsonalizatua:
Ikuspuntu honek ikaslean oinarrituta dago.
Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat ordezkari bereizi ditzazkegu,
P. Fauré, C. Rogers eta V. García Hoz.
-
Gizartearen berreraikuntza: Ikuspuntu
honek testuinguruan oinarritzen da.Curriculumaren ikuspuntu honetan hainbat
egile aurrekari aipatu ditzazkegu, E. Pestalozzi, H. Giroux eta J. Dewey.
Gizartean eta curriculumaren teoria kritikoan
autore batzuentzat, XX.mendeko "Frankfurteko Eskola" izeneko
filosofoen planteamentuarekin batera sortu ziren teoriekin soilik aplikatu
daiteke. Bertan, Gimeno Lorente, Carr edo Kemmisen lanak aurki ditzakegu.
c.
HEZIBERRI 2020 CURRICULUMA ZEIN IKUSPUNTUREN BARRUAN EGOKITZEN DELA USTE DUZU?
ZERGATIK?
Heziberriren oinarria bizitzarako prestatzea
eta konpetentziak garatzea, gaitasuna gehi ahalmena eta pratikoa gehi teorikoa.
Gure ustez Heziberri 2020 curriculumaren
ikuspuntu guztien barruan egokitzen dela, hau da, razionalismo akademikoan,
hezkuntzaren teknologian, ikuspuntu kognitiboan, hezkuntza pertsonalitatuan eta
gizartearen berreraikuntzan.
Pentsamendu kritikoa, teoria klasikoa eta
kritikoaren baturaren ondorioa da.
d.
CURRICULUM EZKUTUA EKIDIN DAITEKEELA USTE AL DUZU?
Gure ustez, curriculum ezkutua ezin da ekidin.
Curriculum ezkutua baloreetan, sentimenduetan
eta iritzietan oinarritzen da, eta hauek curriculum formal batean biltzea oso
lan zaila da. Hala ere, esan beharra dugu posible izango balitz curriculum bakar batean alderdi guztiak
biltzea hoberena izango litzatekeela.
Hau izan da guztia gaurkoz, espero dut gustatzea,
Hurrengora arte!