martes, 8 de mayo de 2018

EREDU PEDAGOGIKO ETA PSIKOLOGIKOAK HHan

Kaixo lagunok!

Gaur Haur Hezkuntzan dauden eredu pedagogiko eta psikologikoei buruzko eskema bat azalduko dizuet.





Orain, Alexander Neill-ri buruzko lan bat aurkeztuko dizuet.

Alexander Neill 1883. urtean jaio zen eta 1973. urtean hil zen Eskozian.

Bere ikasketak magisteritza, pedagogia eta psikiatria izan ziren. 1921. urtean Summerhill eskola sortu egin zuen Londresen eta segituan ospe handia lortu zuen, batez ere berak erabiltzen zuen metodologia eta pedagogiarengatik.

Neillen aitak haurrak gorrotatzen zituen eta Neill ugaritan zigortu egiten zuen. Horrek eragin handia izan zuen bere pedagogian. Neill hil ondoren, eskolaren ardura bere emazteak hartu zuen eta ondoren bere alabak.
  • Zer sortu zuen?
Neill-ek Summerhill eskola sortu zuen. Eskola honetan erabiltzen zuten metodologia honelakoa zen: 

- Umearen askatasun eta adierazpenean oinarritutako hezkuntza.
- Eskola tradizionalaren aurka zegoen.
- Ezaugarri adierazgarrienak hauexek ziren: Askatasuna, Autoerregulazioa, eta autogestioa.
- Zigorraren aurka zegoen.
- Sentimenduen garapenari garrantzia ematen dio.
- Sexualitatea ezinbestekoa da Neillen hezkuntzan.
- Helburua haurren  zoriontasuna da.
  • Zergatik metodologia hori?
Neillek garrantzi gehiago ematen ziolako garapen emozionalari, intelektualari baino.

Neill teoria honetan oinarritzen da: " El niño es bueno por naturaleza, y no al reves"

Neillen ustez,  haurrak beraien bizitza nahi duten  moduan bizi behar  dute eta ez besteek inposatzen diotena.
  • Gaur egun haur hezkuntzan:
Eskola konbentzionalean eskolak ikastera behartu egiten die haurrei, ondorioz, haurren ikasteko gogoa jeitsi egiten da. Zigorra erabiltzen dute. Sexu askatasun eza dago, hau da, ez dago garatuta. Eta eskola honen helburua soilik garapen inteletuala , kognitiboa eta motorra da.

Eskola Neillen metodologian oinarrituta, haurrek ikasteko askatasuna daukate, ondorioz, haurren ikasteko gogoa handitzen da. Sexu askatasuna dago. Eta eskola honen helburua haurrak zoriontsu izatea da.

Post honi amaiera emateko, Neillen esaldi bat ezarriko dizuet:

"Los creadores aprenden lo que desean aprender. No sabemos cuanta libertad de creación matan las salas de clase."

Orain azaldutako eskema ere ipiniko dizuet.


Hau izan da dena gaurkoz.

Espero dut zuen gustokoa izatea

Hurrengora arte!