Kaixo lagunok!
Postaren izenburuan ageri den bezala, gaur dekretuari
buruzko hausnarketa bat utziko dizuet.
Hausnarketa hainbat pertsonen artean egin dugu,
eta hona emen dekretuaren inguruko gure iritzia.
"Haur Hezkuntzako dekretua dokumentu
garrantzitsuenetako bat iruditzen zaigu, bertan ezinbesteko sailak biltzen
dituelako.Esate baterako, Haur Hezkuntzako gaitasunak, antolamendua,
curriculuma, ikastexearen Hezkuntza eta Hizkuntza proilektua, ordutegiak, tutoretza,
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen trataera eta abar."
Hausnarketarakin jarraitzeko, dekretuaren atal
egokioenak zeintzuk ziren galdetu ziguten edo guretzako zeintzuk ziren
dekretuaren atal egokienak, beste modura esanda.
"Guretzako Haur Hezkuntzaren xede nagusia
harreman garapen fisikoan, afektiboan, sozialean, eta intelektualean laguntzea
da, familiekin lankidetza estuan. Horregatik curriculumaren antolamenduaren
atala egokia iruditzen zaigu bertan gurasoen eta haurren beharrak biltzen
dituelako eta kontuan hartzen dituelako." Hauxe izan zen gure erantzuna.
Ildo beretik, guretzako dekretuaren atal desegokienak
zeintzuk ziren galdetu ziguten.
"Gure ustez dekretua nahiko osatua dago, baina
desegokia iruditzen zaigu, zailtasunak dauzkaten haurrak, besteekin klase
berdinean nahastu beharrean, bi klase ezberdin egotea, hau da, haurrak
ezberdintzen dituzte hauen mailaren arabera." Erantzun genuen.
Hausnarketa amaitzear zegoela, dekretuak gaur egungo
egoerari erantzuten al duen galdetu ziguten, eta guk hauexe esan genuen.
"Gure ustez, curriculumak gaurko egoerari
erantzuten dio. Curriculumean aldaketa eta hobekuntza asko egon dira. Adibidez,
gaur egun baliabide ezberdinak daude. Ikastetxeek egiten dituzten curriculum proiektuak,
nahiko malguak dira haur bakoitzaren ezaugarrietara, ikasteko erritmoetara eta
berezitasunetara egokitu ahal izateko. Helburua da hezkuntza - premia bereziak
dituzten ikasleen trataerako berezkoak diren bi printzipio bete ahal izatea:
hezkuntzazko inklusioa eta indibidualizazioa. "
Besteen iritzia entzun eta ondoren, eta hauekin guria
konpartituz, konturatu ginan dekretuaren teoria oso polita eta egokia dela,
baina praktikan ez dela asko betetzen.
Hausnarketari amaiera emateko, aldaketaren bat
proposatuko ahal genuen galdetu ziguten. Gu aurreko erantzunetan oinarritu
ginen, eta honela erantzun genuen.
"Guk bi klase ezberdin jarri beharrean, (
bakoitzean maila ezberdinakin), bi klase jarriko genituzke, baina bietan
haurrak nahasturik egongo lirateke, eta azkenean, haurrak bata bestearengandik
ikasiko lukete."
Guzti honekin ondorioztatu dezakegu, dekretuan hainbat
alderdi aldatu behar ditugula, batez ere praktika indartu egin behar dugula.
Espero dut zuen gustokoa izatea,
Muxutxo bat!
No hay comentarios:
Publicar un comentario